Gizartea -
Elkarretaratzea
Tolosak igandeko sexu-erasoa gaitzetsi du
Atxilotua epailearen esku utzi dute, eta asteartean berriro eramango dute haren aurrera; izan ere, atxiloaldia luzatu dio. Ustezko erasotzaileak aurrekariak ditu.
Radio Euskadi | eitb.eus
Elkarretaratze batek iragan igandeko sexu-erasoa gaitzetsi du arratsaldean, Tolosan (Gipuzkoa).
Atxilotua epailearen esku utzi dute, baina astearte honetan haren aurrera eramango dute berriro; izan ere, atxiloaldia luzatu diote. Ustezko erasotzaileak aurrekariak ditu.
Sexu-erasoa salatu du Tolosako herriak, eta erasoaren biktimari elkartasuna adierazi dio. Elkarretaratzea 19:00etan hasi da.
Talde feministen hitzetan, ?ez da kasu bakana?; izan ere, inauterietan beste eraso bat gertatu zen, eta lehenago antzeko gertakariak jazo dira inguruko herrietan.
?Icebergaren tontorra?
Eider Olazar Bilgune feministako bozeramailearen eta Ibai Iriarte Tolosako alkatearen arabera, sexu-erasoak gizarte matxista baten ?icebergaren tontorra? dira.
Akusatua (39 urte) adingabeen aurrean exhibizionismo delitu batengatik inputatu zuten aurretik.
Gertakaria igande goizaldean (04:30ean) jazo zen. Emakumea etxerantz zihoala, gizon bat hurbildu, eta ukituak egiten hasi zitzaion. Biktima, baina, garrasika hasi zen, eta erasotzaileak ihes egin zuen. Ordu batzuk geroago atxilotu zuen Ertzaintzak ustezko erasotzailea.