Gizartea -

Gertakizuna

Hilik agertu da martxoaren 10ean desagertutako Kortezubiko gizona

39 urteko gizona martxoaren 10ean desagertu zen, eta handik bi astera aurkitu zuten Esloveniako mugan, osasun egoera onean.

Gernikan desagertu eta Eslovenian azaldu zen gizona, hilik agertu da

00:28

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Martxoaren 10ean desagertutzat eman eta bi astera Eslovenian onik topatu zuten gizona (39 urteko kortezubitarra) hilik aurkitu dute astelehen iluntzean, Ereñon (Bizkaia), Ertzaintzak eitb.eus-i baieztatu dionez.

Hain zuzen ere, 20:30ean topatu du senide batek, San Migueleko ermitan. Aipatu iturriaren arabera,  gorpuak ez du indarkeria zantzurik, eta autopsiak argitu beharko du, horrenbestez, heriotza zerk eragin duen.

Gauerdian, hilotza Bilboko Auzitegi Medikuntzako Institutura eraman dute.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaiko albisteak Gernika-Lumo albisteak