Gizartea -

Euskara

ETB2n euskaldunek euskaraz egitea eskatu dute hainbat eragilek

Lea-ArtiBAI Euskarari Elkartea eta UEMA hasi ziren komunikazio protokoloa lantzen, eta orain Euskal Herri osoko komunikabide guztietara zabaldu nahi dute ekimena.

erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ETB2n euskaldunek euskaraz egiteko eskaria Euskal Herri osora eta komunikabide guztietara zabaltzeko lanean ari dira hainbat gizarte eragile, tartean Lea-ArtiBai Euskarari, UEMA (Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea) eta Urola Kostako ordezkariak, komunikazio protokoloa lantzen ari direnak.

Helburu nagusia hedabideetan euskaldunen presentzia areagotzea da, bereziki ETB2n, eta kazetariek herritarren adierazpenak eskatzen dituztenean, gazteleraz egiteko ez exijitzea.

Dagoeneko 140tik gora pertsona ezagunek babestu dute ekimena, tartean Andoni Egañak, Pako Aristik, Gaizka Garitanok eta Ramon Agirrek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskara