Gizartea -

Gertakizuna

Gizon bat hil da Zaragozan, Guardia Zibilarekin tiroketa izan ostean

Gizonezkoa (70 urte) tiro egin zion atzo alabaren bikotekideari, eta ondoren etxean giltzapetu zen. Guardia zibilak joan zitzaizkionean, tiroka hartu zituen.

Suhiari tiro egin eta etxean giltzapetu zen gizona hil da

01:23

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hirurogeita hamar urteko gizonezko bat hil da Ejea de los Caballeros herrian (Zaragoza), Guardia Zibilari aurre egin eta agenteekin tiroketa bat izan ostean.

Gizonezkoak tiro egin zion atzo alabaren bikotekideari, eta ondoren etxean giltzapetu zen. Guardia zibilak joan zitzaizkionean, tiroka hartu zituen.

Segurtasun Indar horrek azaldu duenez, agenteek gau osoa eman dute gizonarekin negoziatzen, eta, azkenean, etxean sartzea erabaki dute.

Une horretan, gizona horiek aurka tiroka hasi da, eta agenteek ere erantzun dute.

Tiroketa horretan, gizonezkoa hil egin da. Gainera, agente bat larri zauritu da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea