Gizartea -
Istripua
Gizon bat hil da Donostian, autoarekin bidetik irtenda
Donostia eta Astigarraga batzen dituen GI-41 errepidean izan da istripua, goizaldeko ordu bata eta erdiak izateko minutu gutxi falta zirenean.
EITB.EUS
41 urteko gizon bat hil da gaur goizaldean Donostia eta Astigarraga batzen dituen GI-41 errepidean izan den istripuan, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Goizaldeko ordu bata eta erdiak izateko minutu gutxi falta zirenean izan da ezbeharra. Ford Focus auto bat GI-41 errepidetik irten da, Astigarragarekin bat egiteko biribilgunean.
Kolpearen eraginez, ibilgailuaren aurreko aldean zihoazen bi lagunak harrapatuta geratu dira eta atzeko aldean zihoan bidaiariak bihotz eta arnas gelditzea izan du.
Autoaren barruan harrapatuta zeuden bi lagunak suhiltzaileek atera behar dituzte, osasun zerbitzuek artatzen zituzten bitartean. Ibilgailuaren atzeko aldean zihoana lekuan bertan hil da.
Zauritutako bi lagunak, 38 eta 42 urteko gizasemeak, Donostiako erietxera eraman dituzte. Zaurituetako bat egoera larrian dago.