Gizartea -

Ezbeharra

Bi haur hil dira Ejea de los Caballerosen izandako sute batean

Adin txikikoen aitona egoera larrian eraman dute Zaragozako Miguel Servet ospitalera.

Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi eta bost urteko bi haur hil dira Ejea de los Caballeros herriko (Zaragoza) etxebizitza batean piztutako sute batean. Adin txikikoen aitona, berriz, egoera larrian eraman dute Zaragoza Miguel Servet ospitalera.

Aragoiko Gobernuko eta Guardia Zibileko iturriek berri eman dutenez, bi haurrak eta aitona zeuden etxebizitzan piztu da sua 11:20ak aldera eta Ejeako suhiltzaileek 20 minutu behar izan dituzte garrak itzaltzeko.

Bi eta bost urteko haurrak eta horien aitona tokian bertan artatu dituzte. Hasiera batean, Ejeako anbulatoriora eraman dituzte gero handik Zaragozara eramateko, baina bi haurrak Zaragozara lekualdatu baino lehen hil egin dira.

Adin txikikoen aitona Zaragozako ospitale batean dago eta haren osasun egoera larria da.

Bestalde, polizia judizialak ikerketa bat abiatu du sutearen zergatiak argitzeko. Iturrien arabera, sumarioa sekretupean dago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Suteak bideoak