Gizartea -
Hilketa Bartzelonan
Zer gertatzen da hiltzailea 14 urtetik beherako nerabea denean?
Legearen arabera, kasu hauetan, hezkuntza eta familia arloei zuzendutako neurriak hartu behar dira.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Espainiar Estatuan, ezinezkoa da 14 urtetik beherako adingaberik inputatzea, Adingabeen Legeak zehazten duenaren arabera.
Hortaz, gaur irakasle bat hil duen 13 urteko mutikoak ez du egindako delituagatik erantzukizunik bere gain hartuko.
Legearen arabera, kasu hauetan, hezkuntza eta familia arloari zuzendutako neurriak hartu behar dira.
2000. urtean onartutako lege horren arabera, hilketa baten egilea 14 urtetik beherako nerabe bat denean, “ezin zaio erantzukizunik eskatu”.
Zigor Kodeak ez du “zigorrik” aurreikusten nerabe horientzat, hezkuntzaren inguruko “neurriak” hartzea baizik.
Kasu horietan, hortaz, epaileak Adingabeen Legea aplikatu beharko du. Arau horren lehenengo atalean aipatu egiten da erantzukizunak leporatzeko 14 urtetik gorakoak eta 18tik beherakoak izan behar direla.
Gauzak horrela, fislakak Haur eta Nerabeentzako Defentsa Bulegora jo beharko du, ikerketaren inguruko dokumentazioa ematera.
Erakunde horrek erabaki beharko ditu kasu horri dagozkion neurriak.