Gizartea -

Ezbeharra

Zazpi lagun zauritu dira Frantzian tren istripu baten ondorioz

Lagun bat larri dago. Paris ekialdean izan da ezbeharra, bidaiarien tren batek pasagune batean zegoen kamioi baten kontra egin duenean.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zazpi lagun zauritu dira, bat larri, Nangis herrian (Paris ekialdea, Seine-et-Marne departamentua, Frantzia) SNCF konpainiaren bidaiari tren batek pasagune batean zegoen kamioi baten aurka egin eta gero, konpainiak jakinarazi duenez.

Le Monde egunkariaren arabera, zaurituetako bat larri dago, hasiera batean SNCF konpainiak halakorik esan ez badu ere.

Trenak Belfort eta Paris arteko ibilbidea egiten ari zen, 08:46an pasagune batean geldituta zegoen kamioi baten kontra egin duenean.

SNCF konpainiak ohar batean jakinarazi duenez, Paris eta Est et Belfort geltokien arteko tren zirkulazioa etenda dago bi noranzkoetan.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da Parisen? Frantzia