Gizartea -
Elkarrizketa Euskadi Irratian
Osakidetza: 'Aurrekontuetan dugu sindikatuekin negoziatzeko muga'
Jon Etxebarria Osakidetzeko zuzendari nagusiak "gehiegizkotzat" jo du sindikatuek deitu duten 48 orduko greba deialdia. Ostegun eta ostiralean egingo dute greba.
IKER GOMEZ | EITB.EUS
Sindikatuekin negoziatzerako orduan, urteroko Aurrekontuak dira "mugak" ezartzen dituztenak, Jon Etxebarria Osakidetzako zuzendari nagusiak azpimarratu duenez.
Lau orduko bilera egin zuten atzo Osakidetzako arduradunek eta sindikatuetako ordezkariek, baina ez zuten akordiorik lortu eta, hortaz, 48 orduko greba deialdiari eustea erabaki dute langileen ordezkariek (ostegun eta ostiralean egingo dute greba).
Euskadi Irratiari eskainitako elkarrizketan, Etxebarriak esan du bi eguneko greba deialdia ?gehiegizkoa? dela. ?Ez dugu bidezkoa ikusten, baina horrela erabaki dute sindikatuek?, erantsi du.
?Ahalegin handia egiten ari gara, eskaintza ona eta zehatza egin genuen, hainbat gaietan?, azaldu du Osakidetzako zuzendariak.
Gaineratu duenez, Osakidetzatik hainbat gairen inguruko proposamen zabala luzatu zieten sindikatuei: ?garapen profesionala berriro abian ipintzea, ordezkapenak nola egin jasotzea, barruko mugikortasuna, euskara lantzeko proposamena, aldi baterako kontratazioak nola egin, plantilla handitzekoa? ?, zehaztu du.
Osakidetzako arduradunak nabarmendu duenez, duten muga urteroko Aurrekontuek ezartzen dutena da. ?Aurrekontuak dira gura karta. Hor daude gure mugak, baina guk ez dugu ezer ezkutatzen. Azken finean, legea bete behar dugu?, amaitu du.