Gizartea -

Toledo

Emakume batek bere bi semeak leihotik behera bota ditu Toledon

Ondoren, bere burua bota du emakumeak, lehen solairutik. Zaurituta dago, baina onik. Umeak, berriz, egonkor daude Toledoko erietxe bateko zaintza berezietarako unitatean.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emakume batek bere bi semeak, 10 urtekoa eta 18 hilabetekoa, leihotik behera bota ditu Recas herrian (Toledon), eraikin bateko lehen solairutik. Umeak zaurituta baina egonkor daude Toledoko erietxe bateko zaintza berezietarako unitatean.

Umeak bota ondoren, 33 urteko emakumeak bere burua bota du leihotik. Hura ere zaurituta eraman dute ospitalera.

Gaztela Mantxako larrialdietarako zerbitzuek jakitera eman dutenez, atzo iluntzean  izan zen gertakaria, 20:51 inguruan. Bi umeek buruan golpeak hartu zituzten.

Guardia Zibilak emakumea atxilotu zuen, eta ospitalean dago atxilotuta, hilketa delitua egotzita.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea