Gizartea -
Lan istripua
Langile bat zauritu da Astigarragan, okindegi batean izandako eztandan
48 urteko gizonezkoa Donostia Ospitalera eraman dute, erredurak baitzituen.
EITB.EUS
Langile bat zauritu da bart Astigarragan (Gipuzkoa) izandako lan istripu batean, Ertzaintzak eitb.eus-i jakinarazi dionez.
Oraindik argitu ez diren arrazoiak tarteko, 00:10 zirenean, eztanda izan da Martutene industrialdean dagoen ogi lantegi batean.
Leherketak bertan lanean zeuden bi langileetako bat harrapatu du bete-betean. Ondorioz, erredurak egin ditu eta Donostia Ospitalera eraman behar izan dute. Beste langilea onik atera da.
Donostiako suhiltzaileak bertaratu dira eta 01:20rako amatatu dute sutea.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea