Gizartea -

Zirkulazio istripua

Kamioia erretiratuta, zabalik da GI-632 errepidea Zestoan

Kamioi-gidaria Donostia Ospitalera eraman dute. Iraulitako kamioiak errepideko bi erreiak hartu ditu eta hainbat orduz zirkulazioa oztopatu du.

O.A. | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

GI-632 errepidea berriz zabaldu dute 13:40an, Zestoa parean, kamioi baten istripua dela eta errepidea hainbat orduz itxita egon ondoren, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakitera eman dionez.

Antza denez, ezbeharra 10:45ean gertatu da, oraindik argitu gabeko arrazoiak tarteko. Kamioi-gidaria harrapatuta gelditu da, eta, erreskatatu ondoren, Donostia Ospitalera eraman dute.

Istripua izan duen kamioiak errepideko bi erreiak hartu ditu, eta, ondorioz, bidea erabat itxita gelditu da. Bien bitartean, Iraeta auzotik bideratu du trafikoa Ertzaintzak.

Garabiak kamioia erretiratu ostean, errepidea guztiz zabaldu dute 13:40an.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak