Gizartea -
Apirileko feria
Bi lagun zauritu dira atrakzio batek jaurtita, Bartzelonan
Egitura aztertu dute eta, antza, segurtasun kisketak huts egin du; hori dela eta, itxi egin dute atrakzioa.
Agentziak | Erredakzioa
Bi emakume zauritu dira Bartzelonako Apirileko Feriako atrakzio baten istripu batean, eta horietako bat ospitaleratu behar izan dute, Udalak ohar baten bidez jakinarazi duenez.
Ezbeharra bart gertatu da, 23:55ean; atrakzioak 28 urteko emakume bat jaurti du eta, erorikoaren ondorioz, zauriak izan ditu. Hori dela eta, Itsasoko Ospitalera eraman behar izan dute, buruan traumatismoa eta oina apurtuta zuelako. 24 orduz egon beharko du zaintzapean.
Emakumea bere ahizparekin -29 urte- zegoen, baina zauri arinak izan zituen eta Apirileko Feriako zerbitzuek artatu zuten.
Udaltzaingoko eta Suhiltzaileetako zenbait talde bertaratu ziren eta atrakzioa ikuskatu zuten. antza, segurtasun kisketak huts egin du; hori dela eta, itxi egin dute atrakzioa.
Gainera, Udaltzaingoak -Suhiltzaileen txostena jaso eta gero- jabea inputatu du zauri larriak eragiteagatik eta, orain, behin betiko txostenaren eta egotziko dizkioten delituen zain dago.