Gizartea -

Ezbeharra

Hiru pertsona hil dira Mostolesen, karbono monoxidoa arnastuta

Bertaratu diren suhiltzaileek karbono monoxido kontzentrazio oso altua antzeman omen dute etxebizitzan.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi gizonezko eta emakume bat hil dira igande honetan Mostoleseko (Madril) etxebizitzan batean, antza denez, karbono monoxidoa arnastuta, Madrilgo Autonomia Erkidegoko larrialdi zerbitzuek jakinarazi dutenez.

Ezbeharra 19:00ak aldera gertatu da Oviedo kaleko 14. zenbakiko etxebizitza batean.

Gertaeraren tokira bertaratu diren medikuek hiru gazteren heriotza egiaztatu dute. Hirurak, bi gizonezko eta emakumezko bat, etxebizitzako egongelan zeuden.

Bestalde, suhiltzaileek karbono monoxido kontzentrazio oso altua antzeman omen dute etxebizitzan.

Suhiltzaileek eta Poliziak ikerketa zabaldu dute gertaturikoa argitzeko. Antza denez, litekeena da karbono monoxido ihesa galdararen konbustio txarrarengatik edo piztutako su batengatik gertatu izana.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea