Gizartea -
Gertakaria Bizkaian
Emakume bat kea arnastuta zauritu da sute batean, Arrigorriagan
Suteak etxebizitzako egongelan kalte handienak egin ditu, baina keak etxe guztia hartu du. Suhiltzaileek sua itzali dute. Antza denez, burusi batek su hartu du, aurreneko ikerketen arabera.
Eriz Lotina | eitb.eus
Emakume bat Galdakaoko ospitalera eraman behar izan dute bere etxebizitzan sute bat izan eta gero, Ertzaintzak eitb.eus-i jakitera eman dionez. Sua Arrigorriagako (Bizkaia) Severo Otxoa kaleko etxebizitza batean piztu da.
Emakumeak kea arnastu du eta ospitalera eraman behar izan dute bertan artatzeko. Segurtasun Saileko iturriek jakinarazi dutenez, sutea 04:40 aldera gertatu da. Etxeko bi bizilagunak, ama bat eta haren semea, etxetik atera dira.
Antza denez, sutea etxebizitzako egongelan piztu da burusi batek su hartu eta gero, aurreneko ikerketen arabera.
Suteak etxebizitzako egongelan kalte handienak egin ditu, baina keak etxe guztia hartu du. Suhiltzaileek sua itzali dute.