Gizartea -
Nafarroan
Txirrindulari bat hil da Bardean bihotzekoak jota
Bizikletan zebilela, 65 urteko gizonezkoak bihotzekoa izan du, eta bizikletatik erori egin da.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
65 urteko gizonezko bat hil da arratsalde honetan Bardean, Nafarroa, lagun-talde batekin bizikletan zebilela, bihotzekoak jota.
Jazoera 14:20ak aldera izan da, Plana de la Negra zonaldean. Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenez, heriotzaren nondik norakoak ezagutzeko ikerketa abiarazi dute. Bizikletan zebilela, 65 urteko gizonezkoak bihotzekoa izan du, eta bizikletatik erori egin da.
Erorikoaren ondorioz, gizonezkoak konortea galdu du, eta bertan hil egin da, Foru Polizia eta Tuterako suhiltzaileak txirrindularia indarbizitzen saiatu arren. Gainera, gizona artatzeko helikoptero eta anbulantzia bana mobilizatu dituzte.
Foru-Poliziak bere gain hartu ditu argiketak.