Gizartea -
Altsasu, Nafarroa
Hiru lagun zauritu dira bi autok zaldi baten kontra talka eginda
Zauritu diren pertsona guztiek buruko traumatismoa izan dute, pronostiko erreserbatuarekin, eta Nafarroako Ospitalera eraman dituzte.
Agentziak | Erredakzioa
Hiru pertsona zauritu dira A-10 autobidean izandako bi istriputan, bi autok zaldi baten kontra talka eginda. Zauritutakoak Nafarroako Ospitalera eraman dituzte.
Gertaera goizaldeko lehen orduetan jazo da, lehen ibilgailuak errepidean zegoen zaldi baten kontra talka egin duenean.
Autoan zihoazen bi lagunak -38 eta 37 urteko bi gizonezko- aipatutako ospitalera eraman dituzte, buruko traumatismoarekin -pronostiko erreserbatuarekin- eta hainbat kolpe hartuta, Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez.
Handik gutxira, beste ibilgailu batek zaldiarekin -errepidean etzanda zegoen- topo eta talka egin du. Ondorioz, gidaria -39 urte- Nafarroako Ospitalera eraman dute, hainbat kolpe hartu dituela.
Foruzaingoak gertaeraren nondik norakoak argitzeko ikerketa abiarazi dute eta Altsasuko suhiltzaileek kendu dute hildako zaldia errepidetik.