Gizartea -
Trafikoa
Motorzale bat zauritu da Leioan, jeep baten aurka talka egin ostean
Istripua Romoko biribilgunean jazo da, Aprilia ziklomotor batek eta jeep 4x4 ibilgailu batek talka egin dutenean.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
36 urteko gizonezko bat zauritu da arratsalde honetan B-637 errepidean, Leioan, Romoko biribilgunearen parean, bere Aprilia ziklomotorrak jeep 4x4 ibilgailu baten aurka talka eginda.
Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, istripua 15:00ak aldera izan da, eta zauritua Gurutzetako Ospitalera eraman dute, dirudienez, zauriak besoan dituelako.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea