Gizartea -

Bizkaia

20 urteko gazte bat zauritu da metroko trenbidera erorita, Getxon

Metroko langileek erreskatatu dute gaztea eta, ondoren, larrialdi zerbitzuek Gurutzetako Ospitalera eraman dute.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

20 urteko gizonezko bat zauritu da Metro Bilbaoko trenbidera erorita eta, ondoren, metroak harrapatuta, Gobela Getxoko geltokietako batean. Zauritua Gurutzetako Ospitalera eraman dute, Ertzaintzak eta SOS Deiak larrialdi zerbitzuak zabaldu dutenez.

Metro Bilbaotik azaldu dutenez, gertaera 6:45 inguruan jazo da, pertsona bat trenen arteko tartean erori denean eta trenbideko bi errailen artean gertatu da, ez atzera, ez aurrera.

Une horretan heltzen ari zen metroko gidaria pertsona horretaz ohartu da eta trena geldiarazi du, gaztea kolpatu gabe.

Ondoren, horren moduko egoetarako protokoloa abiarazi dute eta Ertzaintza jakinaren gainean jarri dute.

Segurtasun Sailaren arabera, 20 urteko gaztea da istripua izan duena eta Gurutzetako Ospitalera eraman dute. Gainera, etenaldia izan da zerbitzuan eta, 7:05ean, berrezarri dute normaltasunez.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Getxo berriak Metro Bilbao bideoak