Gizartea -

Trafikoa

Hiru lagun zauritu dira Zornotzan izandako istripu batean

Kamioi batek eta hiru autok talka egin dute N-634 errepidean. Ondorioz, auto-ilara luzeak sortu dira.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hiru lagun zauritu dira gaur goizean N-634 errepidean Zornotzan (Bizkaia), Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez.

Argitu gabeko arrazoiak direla eta, kamioi batek eta hiru autok talka egin dute. Ezbeharraren ondorioz, auto-ilara luzeak izan dira bi orduz.

Istripua 07:30ean jazo da, 89. kilometroan, Eubako industrialdearen parean. Zauritutako hiru lagunak Galdakaoko Ospitalera eraman dituzte.

Ezbeharraren ondorioz, erreietako bat zirkulaziorako itxi behar izan dute, eta 10:00etan auto-ilarak zeuden oraindik bi noranzkoetan, zirkulazioa txandaka bideratzen aritu direlako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Amorebieta-Etxano berriak