Gizartea -

Istripua

Hamaika lagun ospitaleratu dituzte Iruñean, autobus bik talka eginda

Istripua Merindade Plazan gertatu da, 9. lineako autobus batek Fonseca enpresako beste batekin talka egin duenean.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hamaika pertsona ospitaleratu behar izan dituzte gaur eguerdian Iruñean, autobus bik aurrez aurre jo ondoren. Hala ere, zauritu larririk ez dagoela jakinarazi du Udaltzaingoak.

Istripua Merindade Plazan gertatu da, 9. lineako autobus batek Fonseca enpresako beste batekin talka egin duenean. Bigarren ibilgailua geldirik egon da, Udaltzaingoak jakitera eman duenez.

Autobus bietako gidariak onik atera dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea gaur