Gizartea -
LH-ko 3. mailako azterketa
Ikastolen Elkartea: 'Ikastetxeen erabakia errespetatu behar dute'
Lehen Hezkuntzaren bitarteko ikasturte batean azterketa diagnostiko bat egitea “ezinbestekoa” dela uste du Ikastolen Elkarteak, baina “beti orain arte egindako parametroekin”.
Agentziak | Erredakzioa
Lehen Hezkuntzako hirugarren mailan proba pilotua egin ala ez ikastetxeen erabakia dela defendatu du gaur Ikastolen Elkarteak. Horregatik, Eusko Jaurlaritzak zentroen erabakia ?errespetatu? beharko lukeela uste du Ikastolen Elkarteak.
Hala ere, Lehen Hezkuntzaren bitarteko ikasturte batean azterketa diagnostiko bat egitea ?ezinbestekoa? dela adierazi du Ikastolen Elkarteak agiri batean, baina ?beti orain arte egindako parametroekin, hau da, fase horretako ikastetxeek eta hezkuntza sistemak ikasleen egoeraren berri izateko, eta emaitzak oinarri bezala hartuta, zentro bakoitzean hobetzeko programak proposatzeko?.
Zentzu horretan, ?helburu horiek lortzeko? ikasturte honetan Lehen Hezkuntzako 4. mailan azterketa diagnostikoa jadanik egin dutela gogorarazi du Ikastolen Elkarteak. Hala ere, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak Lehen Hezkuntzako 3. mailan, 30 ikastetxetan, egin nahi duen azterketa kritikatu du Elkarteak, Lomcen aurreikusita dagoelako.
Bestalde, ?Marko Pedagogiko berria aplikatzeko baliabide didaktikoak egitea eta curriculum propioa garatzea? Eusko Jaurlaritzaren ?lehentasunak? izatea eskatu du Ikastolen Elkarteak. Era berean, ?euskal hezkuntza sistema arautzeko legearen inguruko eztabaida? bultzatzeko eskatu dio Elkarteak Gasteizko Exekutiboari, ?EAEko hezkuntza eragile gehienen babesa duelako?.