Gizartea -

Nafarroa

Hiperaktibitatea duten 4 eskola-umetatik 3 mutilak dira

Nafarroako Eskola Kontseiluak egindako txostenaren arabera, azken urteetan 'nabarmendu' egin du gora diagnostiko kopuruak.

Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hiperaktibitatea eta Arreta Falta (TDAH) diagnostikoa duten 4 eskola-umetatik 3 mutilak dira, Nafarroako Eskola Kontseiluak aurkeztutako txosten baten arabera.

Datuak eskuan, azken urteetan nabarmen egin du gora diagnostiko kopuruak. 2009an hiperaktibitatea eta arreta falta zuten eskola-umeak mila baino gutxiago baziren ere, lau urte geroago 2.940 ikasle ziren, hots, unibertsitate ikasketak egiten ari ez diren ikasleen % 2,75.

Hezkuntzako etapak kontuan hartuta, Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan antzeman dira kasu gehienak (1.219 ikasle) eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan (DBH), ostera, 1.234 dira diagnostikatuko ikasleak. Azkenik, DBHtik gorako hezkuntza etapetan 487 kasu antzeman dituzte.

Txostenean irakur daitekeenez, babes psikologikoa izateak on egiten die TDAH duten ikasleei eta, oro har, botikak soilik hartzen dituztenek baino emaitza hobeak izaten dituzte. Gainera, emaitzak hobetu egiten dira gurasoak informazio saioetara joaten diren kasuetan.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa