Gizartea -

Eskolak gazteleraz

Mas: 'Hizkuntzaren inguruko adostasun sozialari kalte egin nahi diote'

Adostasun sozial zabala “eta Kataluniako herri guztiak bere egin” duenaren aurka egin nahi dutela uste du Generalitateko presidenteak.

El presidente de la Generalitat, Artur Mas. Foto: EFE
El presidente de la Generalitat, Artur Mas. Foto: EFE
El presidente de la Generalitat, Artur Mas. Foto: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

“Edozein herrialde eta kulturarentzako gai sentikor baten inguruko adostasun sozialari kalte egiten saiatzen direnean, ekintzak ez dira bidezkoak izaten, ezta zintzoak ere, eta ez dira mesedegarriak”, deitoratu du Artur Mas Generalitateko presidenteak.

Kataluniako ikastetxeetan irakasgaien laurdena gazteleraz irakastea agindu du Espainiako Auzitegi Gorenak. Gainera, gaztelera ikasgaia ez ezik, ikasgai ardatzetako bat ere gazteleraz irakatsi beharko dute Kataluniako hezkuntza zentroetan.

Epaitegietara joaz eta zuzenbidea behartuz adostasun sozial zabala “eta Kataluniako herri guztiak bere egin” duenaren aurka egin nahi dutela uste du Masek.

Generalitateko presidenteak azpimarratu duenez, “herri honek zuzenbidearen alboan egotea erabaki du beti, baita unerik zailenetan ere”. Kataluniarrak zuzenbidearen adiskide izan dira beti, erantsi duenez.

Herriaren borondatea

Kataluniak egoera mingarriak igaro dituela gogorarazi du Masek. Zentzu horretan, kontsulten legea eta galdeketa egiteko dekretua bertan behera utzi zituztela esan du Generalitateko buruzagiak: “Herriaren borondatea bideratzeko beste agertoki batzuk irudikatu genituen, nahiz eta eragozten saiatu”.

Masen hitzetan, azaroaren 9an “Estatuak norgehiagoka juridikoa eta judiziala” planteatu zien kataluniarrei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia