Gizartea -

Bihar, nazioarteko eguna

EAE EBko batez bestekoaren azpitik dago erizain kopuruan

Satsek aurkeztutako txostenean agertzen denez, herritarren % 60ak uste du erizainen benetako lana ez dela jakina gizartearentzat.

Osakidetzako erizaina. Argazkia: EiTB
Osakidetzako erizaina.
Osakidetzako erizaina. Argazkia: EiTB

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoa (EAE) Europar Batasuneko batez bestekoaren azpitik dago erizain kopuruari dagokionez, 6,5 erizain baititu 1.000 biztanleko, eta EBko batez bestekoa 8ra iristen da. Espainiako Estatuan, berriz, 5,2 erizain daude batez beste mila biztanleko.

Datu horiek agertzen dira gaur Bilbon aurkeztu duten txosten batean, biharko Erinzaintzaren Nazioarteko Egunaren harira.

Arantza Sierra Satseren bozeramaileak azaldu duenez, erizainen proportzioak altuagoa behar zuen izan, baina krisi ekonomikoaren ondorioz izan diren murrizketek are gehiago txikitu dute erizain kopurua.

Sindikatuak aurkeztutako txostenean agertzen da herritarren % 60ak uste duela erizainen benetako lana ez dela jakina gizartearentzat, eta erdiek ez dutela horiengana jotzen osasun arazoak dituztenean.

Gainera, 10 herritarretik bik ez daki eskolan erizainak daudela, eta 10etik hiruk ez dakite kiroldegietan daudela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Autonomia Erkidegoa