Gizartea -

Hauteskundeak

Alfonso Carlosena, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektore berria

Seinalearen Teoriako eta Komunikazioko katedraduna Jorge Nietori gailendu zaio gaurko hauteskundeetan.

Alfonso Carlosena Seinalearen Teoriako eta Komunikazioko katedraduna. Argazkia: NUP
Alfonso Carlosena Seinalearen Teoriako eta Komunikazioko katedraduna.
Alfonso Carlosena Seinalearen Teoriako eta Komunikazioko katedraduna. Argazkia: NUP

erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alfonso Carlosena Seinalearen Teoriako eta Komunikazioko katedraduna izango da Nafarroako Unibertsitate Publikoaren errektore berria; izan ere, hauteskundeetan botoen % 70 eskuratuta, Jorge Nieto Ekonomia katedradunari gailendu zaio.

Carlosenak alde handiarekin irabazi du unibertsitateko sektore guztietan, nahiz eta ikasleen artean aldea txikiagoa izan den: 647-622. Guztira, 9.700 pertsona zeuden hauteskundeetan parte hartzera deituta.

Alfonso Carlosena Ikerketa errektoreordea zen 2007tik Julio Lafuenteren taldean, hau da, gaur arte errektore izan denaren taldean.

San Martin Unxeko 52 urteko katedradunak Telekomunikazio ingeniaritza promozio guztiei eman dizkie eskolak, eta bere proposamenen artean titulu berriak eskaintzea dago, ikasle gehiago erakartzeko.

Alfonso Carlosena Nafarroako Unibertsitate Publikoko seigarren errektorea izango da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Nafarroako Unibertsitate Publikoa albisteak