Gizartea -

Memoria

Iruñeko Erorien monumentuko ekitaldiak debekatzeko eskatu dute

'Bideko Mitxingorria' herrien memoriaren aldeko koordinatzaileak eta Arartekoak 36ko altxamenduaren omenezko ekitaldiak galarazteko eskatu diote Nafarroako Artzapezpikutzari.

erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

'Bideko Mitxingorria' herrien memoriaren aldeko koordinatzaileak 1936ko altxamenduaren omenez Iruñeko Erorien Monumentuko kriptan egiten diren ekitaldiak galarazteko eskatu dio Nafarroako Artzapezpikutzari. Gainera, kripta horretan lurperatuta dauden gorpuak ateratzeko bide bat proposatu die bertan senideak dituztenei.

Bost dira lurperatuak, Molaz eta Sanjurjoz gain. Horien gorpuak kriptatik ateratzeko, hala eskatu beharko dute bai senideek bai Nafarroako hiriburuko Udalak. Horretan laguntzeko konpromisoa berretsi du Artzapezpikutzak.

Hala eta guztiz ere, Udalak pausoak ematea falta da; izan ere, bere garaian ekimen horren aldeko mozio bat onartu bazuen ere, oraindik ez dio Artzapezpikutzari izapideak abiatzeko agindurik igorri.

'Bideko Mitxingorria'k, gainera, Arartekoaren babesa jaso du, eta erakunde horrek ere eskatu dio Artzapezpikutzari kriptan ekitaldiak egitea.

Bestalde, mobilizazioa iragarri dute uztailaren 18rako, Nafarroako erakundeei egia, justizia eta biktimen konponketa bilatzen lagun dezaten eskatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroako albisteak