Gizartea -

Ministroen Kontseilua

Familiei laguntzeko plana onartu du Espainiako Gobernuak

Ekimenak “ezertarako balioko” ez duela ohartarazi dute familien elkarteek, aplikatu beharreko lege bat ez delako eta aurrekontu-sailik ez duelako.

Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB
2016an jubilatu eta bi seme-alaba dituzten emakumeen pentsioak, gora

00:24

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ministroen Kontseiluak familiei laguntzeko plan integrala onartu du gaur. Familien elkarteek egitasmoa gogor kritikatu dute. Ekimenak “ezertarako balioko” ez duela ohartarazi dute familien elkarteek, aplikatu beharreko lege bat ez delako eta aurrekontu-sailik ez duelako.

Ana Mato Osasun ministro ohiak iragarritako aurreneko plana izan zen 2012ko uztailean, baina agintaldia bukatu arte ez du onartzea erabaki Exekutiboak. Ardatz nagusien artean, biztanleriaren zahartzea eragozteko, jaiotza-tasari eta emakume haurdunei laguntzeko neurri bereziak bultzatzea ditu egitasmoak.

Azken zirriborroa 2014ko azaroan jakitera eman zuen Gobernuak. Abortuaren Legearen erreforma egitasmoan barneratu behar zuela esan zuen Exekutiboak, baina azkenean baztertu egin du.

225 neurri

Iragan azaroko testuak 225 neurri aurkezten zituen sei ildo estrategiko nagusitan. Besteak beste, familien babes sozial eta ekonomikoa, familia eta lan-bizitza bateratzea, amatasuna babestea eta egoera berezietan dauden familiei laguntzea nahi du egitasmoak. Neurriak aurrera eramateko, urtero 5.526 milioi euro bideratuko ditu Gobernuak.

Neurri aipagarrien artean, gurasobakarrei eta familia ugariei 1.200 euroko kenkaria aplikatuko diete. Neurri hori iragan otsailean baieztatu zuen Mariano Rajoy Gobernuko presidenteak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea