Gizartea -

Olatu handiak

Ontzi bateko hiru bidaiari hil dira Formenteran

Olatu handiak direla eta, harkaitzak jo ditu eta hondoratu egin da.

Hiru lagun hil dira Formenteran
Formentera
Hiru lagun hil dira Formenteran

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aisia-ontzi bateko hiru bidaiari hil dira eta beste hiru erreskatatu dituzte. Itsas Kapitaintzak jakitera eman duenez, ontzi horrek harkaitzak jo ditu eta, ondoren, hondoratu egin da. Es Calo inguruan izan da ezbeharra, Formenteran. Ontzian zihoazen bidaiari guztiak Belgikakoak ziren.

Hildako hiru lagunen hilotzak berreskuratu dituzte itsasotik, Itsas Salbamenduak jakitera eman duenez.

Hildakoak bi emakumezko eta gizonezko bat dira, 45 eta 50 urte artekoak. Formenterako erietxera eraman dituzte, eta medikuek haien heriotza baieztatu besterik ezin izan dute egin.

Ontzian zihoazen beste hiru lagunak bi gizonezko eta emakumezko bat dira, horiek ere 45 eta 50 urte artekoak.

Istripuaren ondorioz, baina, hiru pertsona hil dira, eta beste hiru Formenterako erietxera eraman behar izan dituzte, hipotermia zantzuak baitzituzten. Psikologoek ere artatu behar izan dituzte. Bik osasun agiria jaso dute.

Goizeko zazpietan gertatu da istripua. Finillé izeneko 11 metroko ontzia inguru horretan ainguratuta zegoen, baina, olatuen indarraren ondorioz, harkaitz batzuk jo ditu. Itsas zakarra zegoen ordu horretan bertan.

Tripulazioak sokak bota ditu lurrera ontzia lotzeko, eta inguruko bizilagunak ere gerturatu dira laguntzera, ontziak harkaitzak jota egin duen zaratak ohartarazita. Larrialdi zerbitzuak ere ohartarazi dituzte orduan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea