Gizartea -

Velez-Malagan

Adingabekoekin sexu-harremanak eskaintzen zituen taldea desegin dute

16 urte zituzten biktimek eta gurasoek ezer jakin gabe batzen zituzten taldera, Polizia Nazionalak ohar batean adierazi duenez. 11 lagun atxilotu ditu poliziak.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Polizia Nazionalak adingabeekin sexu-harremanak eskaintzen zituen talde bat desegin du Velez-Malagan, eta 11 pertsona atxilotu ditu, adingabeak galbideratzea, prostituitzera behartzea eta talde antolatu bateko kide izatea egotzita.

16 urte zituzten biktimek eta gurasoek ezer jakin gabe batzen zituzten taldera, Polizia Nazionalak ohar batean adierazi duenez.

Taldeko buruak neskatoak biluzik agertzen ziren argazkiak zituen sakelako telefonoan eta bezeroei erakusten zizkien aukeratu zezaten. Zerbitzuaren salneurria zehaztu ondoren, 30 eta 40 euro artean, sareko kideek aukeratutako neska etxean jasotzen zuten eta sexu-harremanak mantentzen zituzten tokira eramaten zuten.

Poliziak otsailean abiatu zuen ikerketa, adingabeekin sexu-harremanak izatea bideratzen zuen talde baten berri izan zuenean. Horretan aritzen zen talde bat zegoela erakutsi zuten ikerketek.

Polizia operazioan sexu harremanak mantentzerako erabiltzen zuten etxea miatu zuten eta ohe azpian neskato bat aurkitu zuten ezkutatu. Etxeak zituen higiene baldintza kaskarrak ere konprobatu ahal izan zituen poliziak.

Etxea miatzeaz gain, 11 lagun atxilotu ditu poliziak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Andaluzia