Gizartea -

Nafarroan

62 urteko gizon bat larri zauritu da kirol-proba batean, Luzaiden

Gizonezkoak behaztopa egin du eta, erorikoaren ondorioz, iztondoan sartu zaio makila. Horrek hemorragia handia eragin dio.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

62 urteko gizonezko bat larri zauritu da bart Izandorreko aterpetik hurbil, Luzaiden, kirol-froga egiten zebilela, Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez.

Gauez egindako froga horretan, gizonak behaztopa egin du eta, erorikoaren ondorioz, iztondoan sartu zaio makila. Horrek hemorragia handia eragin dio.

Auritzeko suhiltzaileak eta ohiko anbulantzia bat bertaratu dira. Gizonezkoari torniketea egin eta zauria estali diote, eta zain barnetik sueruma jarri.

Ondoren, Nafarroako Ospitalera eraman dute mediku-anbulantzia batean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea