Gizartea -
Erasoa Asturiasen
Euskal herritar bat sastatu dute Gijonen, ezkondu aurreko festa batean
32 urteko gaztea Asturiasen dago, ospitalean. Polizia bi gizonen bila ari da, erasoarekin zerikusia dutelakoan.
Agentziak | Erredakzioa
Gazte bilbotar bat sastatu duten Gijonen (Asturias), ezkondu aurreko festa batean zegoela. 32 urteko gizona bertako ospitalean dago, eta Polizia bi gizonen bila ari da, erasoarekin zerikusia dutelakoan.
Polizia Nazionalak jakitera eman duenez, igandean izan zen erasoa 05:30ean. Zauritutako gazteak eta haren lagunek autoaren gurpila aldatzeko laguntza eskaini zieten bi gizoni, altuak, argalak eta ''magrebtar itxurakoak'' biak, zauritako gaztearen lagunek Poliziari azaldu diotenez.
Tarte horretan, mugikorra faltan zuela konturatu zen ezkondu aurreko festa zegoen gazteetako bat. Orduan eztabaida piztu zen autoko gizonen eta festan zauden gazteen artean eta, borroka uneetako batean, autoko gizonetako batek labana atera zuen. Jarraian, gazte euskaldunari sastada eman zion sabelean, eta ihes egin zuten biek, zauritutako gaztearen lagunek azaldutakoaren arabera.
Litekeena da gazteak bihar bertan jasotzea alta.