Gizartea -

Iragarpena

Fronte hotz batek giro goibela ekarriko du astearte honetan

Zerua oso hodeitsu egongo da egun osoan. Egunaren hasieran euria sarri eta nonahi egingo du, eta arratsaldetik aurrera atertzera egingo du hegoaldean, baina kostaldean zaparrada txikiak botako ditu.

Artxiboko irudia: EFE
Artxiboko irudia: EFE
Artxiboko irudia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskalmet Euskal Meteorologian Agentziak jakitera eman duenez, astearte honetan fronte hotz bat hurbilduko da eta eguraldiak goibeltzera egingo du berriro.

Zerua oso hodeitsu egongo da egun osoan. Egunaren hasieran euria sarri eta nonahi egingo du, eta arratsaldetik aurrera atertzera egingo du hegoaldean, baina kostaldean zaparrada txikiak botako ditu noizbehinka.

Iparraldeko haizea zakartu egingo da eta arratsaldean haize-bolada gogorrak espero dira. Tenperatura jaitsiko da, barnealdean nabarmen gainera, eta maximoak 13 gradu inguruan geratuko dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eguraldia argazkiak