Gizartea -
Zirkulazioa
AP-8a itxita egon da Deban, autobus batek su hartu duelako
Matxura baten ondorioz piztu da sua, baina bertan zihoazen 20-30 bidaiariak onik atera ahal izan dituzte.
agentziak | erredakzioa
AP-8 autopista itxi egin behar izan dute gaur arratsaldean Deban (Gipuzkoa), autobus batek su hartu ostean. Bidaiariak onik atera dira eta Itziarreko zerbitzu gunera eraman dituzte, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Ezbeharra 15:45 aldera gertatu da 51,5. kilometroan, Bilboko noranzkoan, Lurraldebusen ibilgailuak matxura bat izan eta su hartu duenean.
Autopista erabat itxi dute puntu horretan badaezpada ere, baina minutu gutxira ireki egin dituzte Donostiarantz joateko bi erreiak.
16:35erako, berriz, Bilboko noranzkoan ireki dute errei bat, eta bestea itxita egongo da autobusa bertatik eramaten duten arte.