Gizartea -
Gertakizuna
Kamioi batek su hartu du Bilbon, Arte Ederren Museoaren aurrean
Ibilgailua errauts eginda geratu da, eta gidaria artatu behar izan dute, kea arnastu duelako.
eitb.eus
Kamioi bat erraustu egin da gaur goizean Bilboko erdigunean, Arte Ederren Museoaren aurrean, eta gidaria artatu behar izan dute, kea arnastu baitu.
Sutea 07:15ean piztu da, matxura baten ondorioz, eta handik gutxira amatatu dute suhiltzaileak.
Zirkulazioa etenda izan da inguruan 09:00ak arte, eta kamioia espaloian geratu da, garabiak noiz eramango zain.
Sutea oso ikusgarria izan da, kea hiriburu osotik ikusi ahal izan delako.
Kamioiak zazpi artelan jaso behar zituen museoan, hilaren 18a arte Cronica taldeari buruz egindako erakusketakoak, hain zuzen ere.
?Zorionez, kamioia hutsik zegoen une horretan?, adierazi dute Arte Ederren museotik.
Ibilgailua SIT garraio enpresakoa da. Konpainiak dagoeneko bidali du beste bat, aipatutako artelanak jasotzeko.
Atzera begirako erakusketa 146 artelanek osatzen zuten, tartean margolanak, eskulturak eta kartelak.
Argazkia: @MikelDelTio