Gizartea -

Garraio publikoa

Matxura batek atzerapenak eragin ditu Kataluniako aldiriko trenetan

80.000 erabiltzailek pairatu dituzte Trafikoaren Kontrol Gunean izandako matxuraren ondorioak. 08:00ak aldera konpondu dute. Tren zerbitzua etenda egon da 06:25 eta 07:50 bitartean.

Renfe. Artxiboko irudia: EiTB
Renfe. Artxiboko irudia: EiTB
Goiz kaotikoa Kataluniako tren zerbitzuan

01:15

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Felix Martin Kataluniako Renferen Aldiriko Trenen zuzendariak azaldu duenez, Adifen Trafiko Kontrol Gunean izandako matxura batek 80.000 bidaiariri eragin dien goizean. Kontrol Zentroak Kataluniako trenen zerbitzu guztia kontrolatzen du Bartzelonatik.

Renfe eta Adif konpainiek jakitera eman dutenez, tren zerbitzua etenda egon da 06:25 eta 07:50 bitartean.

Denbora tarte horretan tren gehienak geltokietan geldirik egon dira, eta garraio publiko alternatiboak erabiltzea gomendatu die enpresak erabiltzaileei. Guztira, milaka erabiltzailek pairatu dituzte zerbitzu etenaren eta atzerapenen ondorioak.

Renferen arabera, batez beste 45 minutuko atzerapenak izan dira, eta konpainiak intzidentziaren berri eman du megafonia, sms, internet eta 900 41 00 41 telefonoaren bitartez.

Goizeko zortziak baino apur bat lehenago konpondu dute matxura.

Arazoak Bartzelonako metroan

Gainera, Bartzelonako metroaren 9 eta 10 lineak guztiz geldituta egon dira 15:09etik. Kasu honetan ere trafiko kontrol sisteman arazo bat izan da, Bartzelonako Garraioen (TMB) iturriek jakitera eman dutenez.

300 bat pertsona zazpi konboitik atera behar izan dituzte, trafiko kontrol sistemak arazoa izan duenean.

Trenetatik ateratzeko larrialdi irteerak erabili dituzte bidaiariek eta tuneletatik oinez itzuli dira geltokietara, iturriek zehaztu dutenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia