Gizartea -
Epilepsiaren Eguna
Krisi epileptikoen % 25 oharkabean doaz, baita gaixoentzat ere
Kasu hrietan, larritasun ezaren ''pertzepzio faltsua'' izan ohi dute, eta horrek ondorio ''larriak'' izan ditzake.
Agentziak | Erredakzioa
Krisi epileptikoen % 25 oharkabean joan ohi dira, baita gaixoentzat zein senitartekoentzat ere. Kasu hauetan, larritasun ezaren ''pertzepzio faltsua'' izan ohi dute, eta horrek ondorio ''larriak'' izan ditzake, SEN Espainiako Neurologia Elkarteak ohartarazi duenez.
Epilepsiaren Eguna dugu datorren igandean, maiatzak 24, eta, hori dela-eta, Epilepsiaren Liburu Zuriak biltzen dituen datuen berri eman dute ostegun honetan.
Estatu mailan 400.000 pertsonari eragiten die epilepsiak, eta edozein adin, sexu eta arrazatan agertu daiteke. Oinarrian, garuneko neuronen aldaketa bat da, eta, horren ondorioz, gaixoengan berezko epilepsia krisiak sortzen dira.
Juan Mercade Cerda SEN elkarteko ikerketa taldeko koordinatzaileak azaldu duenez, gaixoen % 70i kalte handia edo handi samarra eragiten die bere bizi-kalitatean; % 60k baino gehiagok, berriz, okerrera egin du maila akademikoan. ''Pertsona hauen langabezia-tasa gaixo ez daudenen % 40 baino handiagoa da; kasuen % 30ean, berriz, familiako kideren batek lana utzi edo murriztu behar izan du gaixo dagoen senitarteko bat zaintzeko'', azaldu du adituak.
Tratamenduei erresistentea da epilepsia
Bestalde, adituak azaldu du normalean pertsona hauek gai izaten direla epilepsia krisiak mendean hartzeko, meditazioa oinarri hartuta. Edonola ere, gaixoen % 25ek botikei erresistentea den epilepsia dute eta, ondorioz, tratamenduak ez die laguntzen krisiei aurre egiten.