Gizartea -
Sutea
Suak kalte materialak eragin ditu Andosillako Rinacom enpresan
Inor ez da zauritu, baina suak enpresako egitura kaltetu du.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Rinacom enpresak Andosillako (Nafarroa) industrialdean duen lantegiak su hartu du, Nafarroako Gobernuak ohar bidez jakinarazi duenez. Suak enpresako altzairuko egitura kaltetu du.
Nafarroako Larrialdi Zerbitzuek 09:29an jaso dute abisua. Antza denez, biltegi gisa erabiltzen duten tokian piztu da sua eta une horretan gozokiak eta animalientzako pentsua egiteko materiala zegoen bertan.
Garren eta beroaren eraginez, teilatuko leihoak apurtu dira eta hortik ihes egin du beroak, eta horrek kalte materialak handiagoak izatea eragotzi du.
Hala eta guztiz ere, suak altzairuko egitura kaltetu du.
Lodosako eta Peraltako suhiltzaileek 12:20ak aldera sua itzaltzea lortu dute.
Bestalde, Guardia Zibilak ikerketa abiatu du ezbeharraren nondik norakoak argitzeko.