Gizartea -
Istripua Nafarroan
Ukarreko alkatea hil da, Untzuen izandako zirkulazio istripuan
Sebastian Petrina Ciak 12 urte zeramatzan karguan, eta igandeko udal hauteskundeetan berriz aukeratu zuten.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Furgoneta bateko gidaria hil da gaur arratsaldean, N-121 errepidean izan den trafiko istripuan, Untzuen (Nafarroa).
Hildakoa Ukar herriko alkatea, Sebastian Petrina Cia, zen. 12 urte zeramatzan karguan, eta igandeko udal hauteskundeetan berriz aukeratu zuten.
Ezbeharra 18:30etan jazo da; ibilgailuak kamioi batekin talka egin du, eta furgonetako gidaria berehala hil da.
Tokira anbulantzia bat eta suhiltzaileak joan dira. Nafarroako Guardia Zibilak gertatutakoa ikertuko du.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea