Gizartea -

gertakaria

Hiru gizon armatuk dirua lapurtu dute Garberan

11:00ak inguruan gertatu da lapurreta. Jatetxe bateko arduradunak euren diruarekin zentrotik ateratzen ari zirela, lapurrek arma batekin mehatxu egin eta dirua ostu diete.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Burua estalita zuten hiru lagunek dirua lapurtu diete Donostiako Garbera merkataritza zentroko jatetxe bateko arduradunei, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. Lapurtutako diru kopurua zehaztu ez badute ere, "kopuru garrantzitsua" ostu dutela nabarmen du Ertzaintzak.

11:00ak inguruan gertatu da lapurreta. Jatetxe bateko arduradunak diruarekin zentrotik ateratzen ari zirela, lapurrek arma batekin mehatxu egin eta diru kendu diete.

Ostatuaren arduradunek azken egunotan jasotako dirua zeramaten aldean, antza, eta erasotzaileek arma labur batekin egin diete mehatxu. Dirua lortu ondoren, ibilgailu batean egin dute ihes.

Gertatutakoa salatu ondoren, lapurrak bilatzeko operazioa jarri du martxan Ertzaintzak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia albisteak