Gizartea -

Nafarroan

Emakume bat larri zauritu da Ziordian, furgoneta batek harrapatuta

Ibilgailu hori atzeranzko norabidean maniobrak egiten zebilela, 84 urteko emakumezkoa harrapatu du Ziordiako alde zaharrean.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

84 urteko emakumezko bat larri zauritu da Ziordian furgoneta batek harrapatuta, ibilgailu hori atzeranzko norabidean maniobrak egitean, Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenez.

SOS Nafarroak jazoeraren berri jaso du 11:00etan. Dirudienez, furgoneta bat atzeranzko norabidean maniobrak egiten zebilela, emakumezko bat harrapatu du Ziordiako alde zaharreko La Solana kaleko 14. zenbakiaren parean.

Emakumea erori da. Horren ondorioz, buruko traumatismoa jasan du, eta oso larri dago, iturri berberak zabaldu duenez.

Guardian zegoen mediku-talde batek emakumea artatu du, eta horrek anbulantzia medikalizatua eskatu du. Azkenean Nafarroako Ospitalera eraman dute. Furgonetaren gidaria, 26 urteko gizonezko bat, onik dago.

Altsasuko Foru Poliziak trafikoa bideratu du, eta Iruñeko Argiketa Taldeak ikerketa abiarazi du istripuaren nondik norakoak argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko istripuak Bizkaian Nafarroako albisteak