Gizartea -

Tutera

Gizon bat atxilotu dute emazte ohiaren senarra hiltzen saiatzeagatik

Haren seme-alabek Poliziarengana jo zuten gizonak emazte ohiaren bikotekidea hil behar zuela esan zielako.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Poliziak gizon bat atxilotu du Tuteran (Nafarroan), ustez emazte ohiaren senarra hiltzen saiatzeagatik.

Poliziaren Nafarroako Buruzagitzak ohar baten bidez jakinarazi duenez, gizonezko horren seme-alabek Zaragozako polizia-etxera jo zuten maiatzaren 28an aita desagertuta zegoelako eta etxetik irten baino lehen emazte ohiaren bikotekidea hilko zuela esan zielako. Bere buruaz beste egin aurretik, gizonezkoa hilko zuela esan zien seme-alabei.

Salaketa jaso eta berehala, gizona topatzeko lanei ekin zieten Zaragozako eta Nafarroako segurtasun indarrek. Tuteran aurkitu zuten, emazte ohiaren etxe inguruan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Nafarroa Tutera bideoak