Gizartea -
Bizkaia
Bi adingabe atxilotu dituzte Zornotzan, errifle bat lapurtzeagatik
Armaren jabea baztertutako gune batera joan zen probak egitera eta, ondoren, munizioarekin batera utzi zuen autoan. Handik gutxira, bi gazteek ibilgailuaren barruan zituen gauzak ostu zizkioten.
Agentziak | Erredakzioa
Bi adingabe atxilotu dituzte Zornotzan ehizarako errifle bat, munizioa eta beste gauza batzuk auto batetik lapurtzeagatik, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Armaren jabea baztertutako gune batera joan zen probak egitera eta, ondoren, munizioarekin batera utzi zuen autoan. Handik gutxira, bi gazteek ibilgailuaren barruan zituen gauzak ostu zizkioten.
Segurtasun Sailaren arabera, jabea salaketa jartzera zihoanean, hiru gazte ikusi zituen bere motxila zeramatzatela eta haiei segika hasi zitzaizkien. Horietako bat harrapatzea lortu zuen, 17 urtekoa.
Ustezko lapurrak aitortu egin zion Ertzaintzari non gorde zuten arma, eta gainerako gauzak. Lapurretan parte hartu zuen beste gazteetako bat bart atxilotu dute.