Gizartea -

Katalunia

Difteria kasu bat atzeman dute, Estatuan lehena azken 28 urteotan

Oloteko (Girona) 6 urteko haur bat da, eta ingresatuta dago, zainketa intentsiboetako unitatean.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

6 urteko haur bat Bartzelonako Vall d'Hebron ospitaleko zainketa intentsiboetako unitatean dago ingresatuta, larri, difteriak jota. Gaitz honen lehen kasua da Estatuan, azken 28 urteotan. Katalunian, berriz, ez zegoen horrelakorik 1983tik.

Un Olot udalerriko (Girona) umea da gaixoa, eta ez zeukan txertoa emanda. Atzo bertan iritsi ziren Errusiatik gaixotasunari aurre egiteko sendagaiak, Osasun ministerioak jakitera eman duenez.

Arnasketa bidez kutsatzen den gaitza da difteria eta, ondorioz, Kataluniako Osasun Agentziak beharrezkoa diren neurriak hartzen ari direla iragarri du. Hala, haurrarekin kontaktuan egon direnei prebentziozko sendagaiak eta bakunaren indargarria eman dizkiete.

Gaitzaren sintomak aldakorrak dira, baina gehienetan eztarriko mina, sukarra, ondoeza, sudur-jariakina eta gongoilen hantura izan ohi dute gaixoek. Horrez gain, faringean mintz bat ager daiteke, odola erraz eragiten duena.

Txertoa Difteriaren txertoa tetanosarenarekin eta kukutxeztularenarekin batera eman ohi da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaixotasunak albisteak