Gizartea -

Unibertsitatean sartzeko proba

Ikasleen bi herenek euskaraz egingo dute selektibitatea

9.552 pertsonak EHUn sartzeko probak hasiko dituzte gaur. % 54,04 emakumezkoak dira.

9.500 ikaslek egingo dute unibertsitatera sartzeko azterketa

1:44

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Orotara 9.552 ikaslek Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU) sartzeko proba hasiko dute gaur EAEn. Horietatik, bi herenek, hau da, 6.442 pertsonak, euskaraz egingo dute, eta gainerako 3.110ek, aldiz, gaztelaniaz.

Oro har, euskara gehien erabiliko duten hizkuntza izango da hiru lurraldeetan. Horren ildotik, Gipuzkoan 2.875 ikaslek egingo dute selektibitatea euskal hizkuntzan, eta 667k gaztelaniaz; Bizkaian, 2.814k euskaraz, eta 1.880k gaztelaniaz; eta Araban, 753k euskaraz eta 563 gaztelaniaz.

Iazko datuekin alderatuta, ikasleen kopurua % 2,78 hazi da aurten. Hazkundea % 4,78koa izan da Araban, % 5,01ekoa Bizkaian eta % 0,73koa Gipuzkoan.

Bestalde, ikasleen % 54,04 emakumezkoak dira, eta % 45,96, gizonezkoak.

Azterketek ostirala arte iraungo dute. Lehengoa gaur goizean izango da, 08:45an. Ezohiko deialdia uztailean egingo dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EHU EAE Gizartea