Gizartea -
Eskola jazarpena
Hiru adingabe atxilotu dituzte Madrilen, eskola jazarpena egiteagatik
Jazarpena "oso larria" izan da, eta, ondorioz, biktimak ikastetxez aldatu behar izan zuen.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Guardia Zibilak hiru adingabe atxilotu ditu Pinto herrian (Madril), ikaskide bati eskola jazarpena egitea egotzita. Antza denez, umiliatu egiten zuten, aurrez aurre zein sare sozialetan.
Segurtasun Indar horrek azaldu duenez, jazarpena "oso larria" izan da, eta, ondorioz, biktimak ikastetxez aldatu behar izan zuen.
Atxilotutakoak 16 eta 17 urtekoak dira. Osotasun moralaren aurkako delitu bat egotzi diete.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea