Gizartea -
Azken izapidea
Kongresuak gaur onartuko du sefardiei espainiar nazionalitatea ematea
Espainiarekin lotura berezia duten sefardiek espainiar nazionalitatea eskatu ahalko dute, herrialdean bizi ez arren.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Diputatuen Kongresuak sefardiei (1492an penintsulatik bota zituzten juduen ondorengoak) espainiar nazionalitatea emateko legea onartuko du gaur.
Hori horrela, Espainiarekin lotura berezia duten sefardiek espainiar nazionalitatea eskatu ahalko dute, herrialdean bizi ez arren.
Testuaren arabera, prozesua elektronikoa izango da, eta gaztelaniaz egin beharko dute.
Sefardi egiaztagiria Espainiako Komunitate Juduen Federazioko Batzorde Iraunkorrak eman beharko du.
Legea urriaren 1ean sartuko da indarrean.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea