Gizartea -

Istripua

Ume bat larri zauritu da Beasainen, hirugarren solairutik erorita

Urtebeteko haurrak kolpe handia hartu du buruan eta oso larri eraman dute Donostia Ospitalera.

O.A. | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Urtebeteko haur bat hirugarren solairutik erori da ostegun honetan Beasainen, eta oso larri eraman dute anbulantzian Donostia Ospitalera, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i baieztatu dionez.

Ezbeharra 09:30 aldera gertatu da Beasaingo Nekolalde kaleko etxebizitza batean. Antza denez, haurra irekita zegoen leiho baten ertzera gerturatu eta jausi egin da.

Haurrak kolpe handia hartu du buruan eta oso larri eraman dute Donostia Ospitalera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Beasain