Gizartea -

POLEMIKA

Laborategian emakumeak egotea kritikatu zuen Nobelak dimisioa eman du

Tim Hunt kimikariaren ustez, laborategian lankide emakumezkoak izateak hiru arazo ekartzen ditu: 'maitemindu egiten zara, zutaz maitemintzen dira eta euren lana kritikatuz gero, negar egiten dute'.

Tim Hunt, Medikuntza Nobela 2001. Argazkia: telegraph.co.uk
Tim Hunt, Medikuntza Nobela 2001. Argazkia: telegraph.co.uk
Tim Hunt, Medikuntza Nobela 2001. Argazkia: telegraph.co.uk

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Tim Hunt zientzialari eta Medikuntza Nobel saridunak Londreseko College Unibertsitatean dimisioa aurkeztu du, duela egun batzuk emakumeen inguruan esandakoengatik. Laborategietan lankide emakumezkoak izateak arazoak sortzen zizkiola esan zuen.

Gaur, Hego Korean eman duen hitzaldian, bere hitzengatik damua agertu du, baina hainbat adierazpen berretsi ditu. Biokimikariak esan zuenez, laborategietan lankide emakumezkoak izateak hiru arazo sorrarazten ditu: "hasteko, emakume horretaz maitemintzen zara, ondoren zutaz maitemintzen dira, eta euren lana kritikatzen baduzu, negarrez hasten dira", esan zuen Huntek.

Hunten iritzian, bere adierazpenak "oso inozoak" izan ziren eta hitzaldiari "ukitu ironikoa" emateko erabili zituen, baina audientziak "oso zorrotz interpretatu ditu".

Esandako hitzetako batzuk, dena dela, egia direla nabarmendu du, gaurko agerraldian ere. "Lankideez maitemindu izan naiz eta nitaz ere maitemindu izan dira, eta horrek ikerketa-lana oztopatzen du, ezinezkoa delako laborategiak eskatzen duen mailan egotea", zehaztu du.

"Amodio kontuek bizitza konplikatzen dutela uste dut. Inor mindu baldin badut, barkamena eskatzen diot. Zintzoa izan nahi nuen, ez besterik", esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea