Gizartea -

Zirkulazio istripua

Gizonezko bat hil da Corellan, N-113 errepidean izandako istripuan

Kamioi bat irauli egin da, eta hildako gizonezkoa gidatzen ari zen autoaren gainera erori da.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizonezko bat hil da ostiral arratsaldean Corellan, Iruña eta Madril lotzen dituen N-113 errepidean izandako zirkulazio istripuan.

Nafarroako Foru Gobernuak berri eman duenez, istripua 15:51n gertatu da. Kamioi bat irauli egin da, eta hildako gizonezkoa gidatzen ari zen autoaren gainera erori da.

Nafarroako Larrialdi Zerbitzuek Tuterako suhiltzaileei pasatu diete abisua eta horiek izan dira gizonezkoaren gorpua erretiratu dutenak.

Bestalde, Nafarroako Foruzaingoak ikerketa zabaldu du istripuaren nondik norakoak argitzeko.

Istripuaren eraginez, N-113 errepidea itxita egon da bi norabidetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Euskal Herrian Trafikoa Corella